2008/02/11

KURRILOAK



Gaur goizean, martxoak 26, bederatziak aldera, kurriloak pasa dira Zumarragatik. Beti urrian edo azaro inguruan ikusita neuzkan, martxoaren azkenaldera sekula ez.

2007/09/24

La Graciosa Irla

kutsadura

Kotxeen Gehiegizko Erabilpena






Aitzpea Goenaga

2007ko irailaren 17an, goizeko hamaiketan Aitzpea Goenaga etorri zen gure ikastetxera, Basakaitzera, gurekin hitz egin, eta galderatxo batzuei erantzutera. Bideo honetan ikusi dezakezue saioaren bukaera. Oso ondo pasatu genuen!!!

Euskal Jaiak Aizarnazabalen


Atzo Aizarnazabalen gutxi izan ziren baserritarrez jantzi ez zirenak, Euskal Jai Eguna baitzen. Egun osoan euriak atseden gutxi eman bazuen ere, eguerdirako apain-apain jantzi eta plaza nahiz pilotaleku ingurura hurbildu zen jendea.
Euria eginagatik ere, han ibili ziren herritarrak herri kirol zoroetan. Herri kirolak bukatu orduko hasi zen jendea elkarte eta tabernetara jatekoen eta edatekoen bila sartzen. Eta eguraldiak gehiegi laguntzen ez zuenez, gutxi batzuk izan ziren frontoi atarian eta plaza inguruko txosnetan geratu zirenak. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak ere gustura aritu ziren tabernetako eta elkarteetako goxotasunean kantatzen.